XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. GIDA.

NEKAZARITZA.

Gizakia behin lurralde konkretuetan finkatzen hasi zenez geroztik, lurra lantzeari ekin zion, zeren, horrela, ehizako elikagaiez gainera beste janari osagarriak lortzen bait zituen.

Eta gainera horrek segurtasun bat ere ematen zion ordura arte bezala ehizaren bila leku batetik bestera etengabe desplazatzen ibili beharrik gabe.

Eta horretarako, lurra lantzeko tresnak asmatzen hasi zen, langintza hori ez zekion hain nekeza izan.

Hasiera batean gizakiak berak egiten zuen lur-langintza, bere eskuez baliatuz.

Denborarekin, ordea, abereez baliatzen ikasi zuen, eta hauekin askoz ere errazago eta azkarrago egiten zuen lehen berak bakarrik egin beharrekoa.

Horrela, bere produkzioa ere handitzen joan zen, gero eta baliabide hobeak asmatzen zituen neurrian.

Gaur egun, piska bat konturatzen bazara, apenas egiten duen gizakiak lan fisikorik, eta bien bitartean askoz ere gehiago produzitzen du asmatu dituen baliabide mekaniko guzti horiei esker.